Hobetuz: Ortopedia Azpeitian

Zure ortopedia-denda, gurpil-aulki eta laguntza teknikoak Gipuzkoan!

Azpeitian dituzu gurpil-aulkiak, ortopedia-produktuak eta laguntza teknikoak; zure ortopedia-denda Gipuzkoan. Edozein arazori konponbidea ematen adituak gara. Galde iezaguzu erabaki aurretik, inolako konpromisorik gabe!

HOBETUZ ORTOPEDIAN EZ GARA-ETA EDONOLAKOAK

Zein gara

Ortopedia Hobetuz gure inguruan mugikortasun alorrean beharrak dituztenei konponbideak emateko sortutako proiektua da. Kasu guztiak desberdinak dira eta horrela jokatzen dugu. Egunero egiten dugu lan desgaitasuna edota mugikortasun murriztua duten pertsonei autonomia eskaintzeko.

Jar zaitez gurekin harremanetan eta zure etxeko edozein gela edo atal egokituko dizugu: bainugela, egongela, logela, pasilloa… Artikulu-eskaintza benetan zabala daukagu, eta, diru gutxi gastatuz, zuk nahi eta behar duzuna aukeratu ahal izango duzu merezi duzun bizi-kalitatea eta autonomia izan dezazun.

HOBETUZ Ortopedia Azpeitian
Plaza Damaso Azkue 1, 20730 AZPEITIA (GIPUZKOA)
Telefonoa: 943 810 147
Larrialdietarako telefonoa: 689 360 822
E-maila: info@ortopediahobetuz.com

  • BIGARREN ESKUKO PRODUKTUAK

    Bigarren eskuko gure produktuei buruz informa zaitez; une honetan daukaguna da… Galdetu lasai!

  • ALOKATU + EROSI

    Gure produktuak honako zerbitzu berri hau erabiliz eskuratzeko aukera daukazu: ALOKATU-PROBATU-EROSI. Produktua alokatuko dizugu, probatu ezazu 15 egunez eta, erosten baduzu, alokairuko dirua itzuliko dizugu.

  • KLASE PARTIKULARRAK

    Klase teoriko zein praktikoak laguntza tekniko mota guztien erabilera eta mantentze-lanei buruzkoak, menpekotasuna duten pertsonen edota adinduen arreta sozio-sanitarioan lehen urratsak ematen ari diren zaintzaileentzat pentsatuak.

  • ETXERAINO ERAMANGO DIZKIZUGU

    Zure erosketak etxeraino eramango dizkizugu.

  • NEURRIRA EGINDAKO FINANTZAKETA

    Erosketak finantzatuko dizkizugu, eta kuotak zure neurrira finkatuko ditugu.

eusko jaurlaritza
Osasun sailarekin lankidetzan aritzen gara.