Barandaren babeskailua

Barandaren babeskailua

Oheko barandentzako babeskailu akoltxatua. Pazienteak barandaren aurka har ditzakeen kolpeetatik babesten du, eta besoak edo hankak baranda artean sartzea ere eragozten du. Dentsitate handiko aparrean egina, suaren aurkako tapizeria garbigarriarekin estalia dago.

Barandari belkrozko zerrenda elastikoen bidez lotzen zaio, babeskailua ez dadin barandaren bueltan biraka aritu.

Babeskailua kendu egin behar da baranda jaitsi aurretik.