Swift dutxarako eserlekua

“Swift” dutxarako eserlekua

Edozein lurzorutan egonkorra da.

A&E Design AB etxeak Suedian diseinatua da, terapia okupazionaleko profesionalekin eta erabiltzaileekin elkarlan estuan.

Diseinu modularra duenez, SWIFT da hain justu ere behar duguna, dutxako eserleku osotik eserleku soilera, besoekin edo besorik gabe, erabiltzaileek dituzten beharren eta behar horiek izaten dituzten aldaketen arabera.

Swift dutxarako eserlekuak diseinu sendoa du, eta polipropileno plastikoan eta aluminioan eginda dago. Edozein dutxatako lurzoru irregularretara egokitzen da. Tinko egoten da bere lau hanken gainean, bere malgutasunagatik. Ertz leunak lurrari egokitzen zaizkio, eta egoki eusteko modua eskaintzen dute. Eserlekuaren erliebe irristagaitzak segurtasun eta egonkortasuna eskaintzen dute. Erabiltzailea seguru sentitzeko behar diren ezaugarri garrantzitsu guztiak ditu eserleku honek.