Viscoflex Plus kuxin ergonomikoa

“Viscoflex Plus” kuxin ergonomikoa

Systam etxearen “Viscoflex Plus” kuxin ergonomikoa oroitze-efektua duen apar biskoelastikoz egina da, eta gehigarri ergonomiko bat du, arrisku handiena duten errainalde (sakro) edo iskioi aldeetan presioak murriztea lortzeko.

Gehigarri edo handigarri hori iskioiaren arabera neurriratua dago, eta hura diseinatzerakoan kontuan izan da sarritan postura okerrak hartzen direla, eta hori saihesteko ahalegina egiten da, iskioia blokeatuz aurrerantz egiten duenean.

Kuxinaren forma anatomikoari esker postura egoki bat bideratzen da, eta egonkortasun handiagoa, ukipen-azalera handituz presioak murrizteko, eta, horrela, eskarak sortzea saihesteko. Kuxin oso erosoa izatean, pazienteari erosotasuna ere ematen dio.