IRISGARRITASUN KONPONBIDEAK

HOBETUZ ORTOPEDIAn irisgarritasun arloan konponbide ugari eskaintzen ditugu desgaituen, elbarrien eta mugikortasun mugatua duten pertsonentzat, segurtasun eta kalitate baldintza guztiak betetzen dituztenak (EB homologazioa, zuzentarau europarrek agindu moduan).

Eskailerak igotzeko aulkia: familia bakarreko etxeetan ipintzeko, mugikortasun mugatua duten pertsonentzat.

Eskailerak igotzeko plataforma: desgaituentzat, elbarrientzat eta mugikortasun mugatua duten pertsonentzat bereziki egokiak, besteak beste, hainbat solairu dituen eraikinetan, saltokietan eta eraikin publikoetan ipintzeko.

Jasogailuak eta plataforma bertikalak: altuera-tarte handiegirik ez dagoenerako egokienak, hainbat solairu dituen eraikinetan, saltokietan eta eraikin publikoetan ipintzeko.

Desgaituentzako jasogailuak: abiadura gutxiko igogailuak dira, familia bakarreko edo hainbat solairu dituen eraikinetarako egokiak.

Karga-jasogailua: taberna eta saltokietan karga bertikalean garraiatzeko jasogailuak.