PLANTILA ORTOPEDIKOAK ETA IBILERAREN AZTERKETA BIOMEKANIKOA
Plantila ortopedikoak geuk egiten ditugu neurrira, paziente bakoitzaren beharretara egokituak, sendagileak emandako aginduak jarraituta.
Oinatzaren azterketa biomekanikoa egiten dugu ordenagailuz, bakoitzari ondoen egokitzen zaion barne-zola diseinatzeko.
Azterketa bereizmen handiko sentsoredun xafla baten bitartez egiten da, diagnosi zehatzak egitea ahalbidetzen duena. Horrela, neurrira egiten ditugu plantila ortopedikoak, pazientearen oinera guztiz egokitzen direnak.
Hainbat diseinu egiten ditugu, erabileraren araberakoak, kirolerakoa edo egunerokorakoa den; baita ager daitezkeen hainbat patologiari aurre egiteko ere, besteak beste, oin-zolako faszitisa, ezproi kalkaneoa, pronazioa edo supinazioa.