“Care Mat” alfonbra, presioa nabaritzen duena

“Care Mat” alfonbra, presioa nabaritzen duena
Zahartzaroko dementzia duten pertsonen zaintzak ahalegin handiagoa eskatzen du. Erorikoen prebentzioa, bai eta ihes egitearen edota orientazioa galtzearen ondorioz sortutako arriskuak era garrantzitsuan murritz daitezke CARE MATekin.
CARE MAT presioa nabaritzen duen alfonbra bat da. Zapaltzen denean, argi edo soinu-dei bat bidaltzen dio zaintzaileari edota erizainari. Hau berehala joan ahal izango da laguntzera, egoera ebaluatzera eta gerta daitekeen edozein erorikori aurre egitera, azkar jokatuz. Horrela, gainera, hainbat esparrutatik bigilantziarik gabe ateratzea ere eragotziko da. Alfonbratxo horrek igorgailu bat darama, irrati-uhinen bidezko (868 Mhz) hargailu batekin lotua. Zaintzaileak hargailua etxeko edozein entxufetan konektatuko du, eta soinu- edo argi-seinalea (edo biak batera) jasoko du, nahi duenaren arabera. Horrez gain, egoitzetan izan ohi diren alarma-sistemetara ere lotu daiteke sistema hau.