“Cómoda-Swift” dutxarako eserlekua

“Cómoda-Swift” dutxarako eserlekua
“Cómoda-Swift“ eserlekuak eguneroko zereginak errazten dizkie ohearen ondoan komun bat izan behar duten pertsonei.
Altura neurrira egokitu daiteke (42-57 cm) eta eserlekuaren akoltxatua eta bizkarra kendu egin daitezke. Akoltxatuaren diseinua diskretua da, eta erosoa da arropa jantzi eta eranzteko.
Tapizatua kenduta, dutxako eserleku moduan erabil daiteke.
Pixontziak tapa bat du heldulekuarekin, eta erraz atera daiteke gorantz. Nahiago bada, eserlekua zuzenean jar daiteke komunaren gainean.
Aluminio eta plastikoan eginda dago, eta oso arina da, eta aldi berean sendoa.
Eramaten eta gordetzen erraza da: desmuntatu egin daiteke eta 5,4 kg bakarrik pisatzen ditu.