Polyair eskaren aurkako kuxina

“Polyair” eskaren aurkako kuxina

Presioak sortutako ultzeretarako egokia, arrisku handia dagoenean edota egonkortasunaren nahasmendua dagoenean, egokia, posturaren kontrola hobetuz.

Laxprene materiala oso material moderno eta malgua da, neoprenoan oinarritutako formula batekin, eta ukipen oso gozokoa, alergien aurkakoa, erresistentzia handikoa eta iraupen luzekoa. Konpontzen erraza da (kautxuzko partxea).

“Abaraska” motako diseinua du. Diseinu honek gelaska kopurua (dentsitatea) handitu egiten du, eta beraz, ukipen-azalera ere bai, eta modu esanguratsuan hobetzen du presioen hedapen eta banaketa.